Borrar

Bi antzuolar Debarroko pilota txapelketako finalean, gaur Soraluzen

J.L.

Sábado, 24 de junio 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Xabi Jauregi kadetea eta Manex Balerdi jubenila Debarroko pilota txapelketako finalean ariko dira gaur arratsaldeko bostetan Soraluzeko frontoian. Atzelariak biak, Aloña Mendiko kide bezala dihardute.

Xabi Jauregik, Tatiegi lagun duela, klub kideak izango ditu aurkari. Biainen ondoan jokatuko du Manex Balerdik bergarar bikotearen kontra.

Kalebarrengo jaiak

San Pedro jaietako bigarren eguna dute gaur Kalebarrenen. Egitarau zabala prestatu dute: goizeko 11:00etan, mural kooperatiboa; eguerdiko 12:00etan, gimkana; arratsaldeko 16:00etan, mus txapelketa; 16:30ean, haurrentzat jolasak Idolaz taldearen eskutik; 18:00etan, buruhandiak; 20:00etan, arbola jasotzea Ondarreko gaiteroekin; 20:30ean, Aldats elektrotxaranga; mahaiak jarriko dituzte Zurrategin bertan afaltzeko; gaueko 23:00etan, erromeria Trikimailu taldearekin; gauerdian, sagar dantza; gero, Trikimailuk segiko du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios