Borrar
Jon Fernandez, Unai Larrea, Manu Castro eta Txomin de la Vega.
Antzuolarrak nagusitu dira Etxebarriako mendi bizikleta jaitsierako hiru mailatan

Antzuolarrak nagusitu dira Etxebarriako mendi bizikleta jaitsierako hiru mailatan

Manu Castro, Unai Larrea eta Jon Fernandez lider dira Euskadio Irekian, bakoitza bere adinean

JOSEBA LEZETA

Miércoles, 24 de mayo 2017, 00:17

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Igantzin Euskadiko Irekiari hasiera ona eman bazioten, mendi bizikleta jaitsieretan diharduten antzuolarrek berretsi egin zituzten euren emaitza onak joan den asteburuan Etxebarrian, Markina ondoan, lehiaketako bigarren saio puntuagarrian. Hiru mailatan nagusi izan ziren: Manu Castro, Master 40an; Unai Larrea, juniorren artean; eta Jon Fernandez, kadeteetan. Hori gutxi eta haien taldekide den Txomin de la Vega elgetarrak garaipena eskuratu zuen master 30 adinean. Laurak igo ziren podiumera.

Emaitzoi esker, Euskadiko Irekian lider segitzen dute Manu Castrok, Unai Larreak eta Jon Fernandezek, bakoitzak bere mailan. Sendotu egin dute sailkapen nagusiko lehen postua.

Antzuolan uztailaren 8an egitekoa den hirugarren saio puntuagarrian lider kamisetarekin irtengo dira hirurak. Trekutz ingurutik trenbidera jaitsiko dira.

Hura heldu bitartean beste lehiaketa bati helduko diote antzuolarrek. Aste buru honetan Ávilara doaz, Candeleda herriko El Rason jokatuko den Espainiako Irekiko proban. Nekezagoa izango da aurreko postuetan bukatzea, baina saiatuko dira.

Odol emaileak

Urteko bigarren odol ematea egingo da gaur arratsaldeko bost eta erdietan Olaran etxean, ohiko lekuan. Donostiako sendagile eta erizain taldea etorriko da odol-emaileez arduratzera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios