Borrar

Ganadua, artisautza, liburuak eta kukumarruak San Isidro ospatzeko

Goizeko bederatzi eta erdietan zabalduko da azoka eta eguerdira arte iraungo du

JOSEBA LEZETA

Sábado, 20 de mayo 2017, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Isidro berez astelehenean izan bazen ere, baserritarrek zein kaletarrek elkarrekin ospatu ahal izango dute gaur jaia. Udalak azken urteotakoaren antz handia duen egitaraua prestatu dute, ganadu azokak protagonismoa duelarik. Goiz goizetik, Herriko plazak beste itxura bat hartuko du. Bederatzietarako helduko dira lehen abereak. Eguerdiko ordu bata aldera arte euren lekuetan izango dira, jabeak ondoan dituztela. Herriko artisauak zein kale saltzaileak kalean bertan zein Buztinzurin eta Kalebarrenen kokatuko dira.

Anelkarrek bidezko merkatari-tza produktuak salgai ditu. Udalak, herriko hainbat gairi buruz argitaratutako liburuak erosteko aukera eskainiko du. Batez ere gazteentzat ezezagunak izan daitezke batzuk. Salneurriak ere jarri dizkiete: liburu bakarra, bost euro; bi, bost; hiru, hamar; material dena, 30; eta Aiherra Antzuola, Mugak zubi DVDa, bost.

Giroa berotuz joango da goizean. Hamaiketan da hastekoa kukumarro erakusketa Herriko plazako iturri ondoan. Ordu berean salda emango dute Trekutz elkartean.

Txistulariak eta trikitilariak eguerdiko hamabietan irtengo dira kalejiran. Eta ordu batean, azokaren bukaerarekin batera, kukumarro lehiaketako sariak banatuko dituzte.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios