Borrar
Talde nagusia. Eztalan bi partida ilaran jokatuko ditu.
Lidertzak ihes egin dio futbol talde nagusiari Errenterian 1-0 galdu ondoren

Lidertzak ihes egin dio futbol talde nagusiari Errenterian 1-0 galdu ondoren

Lehen itzulia bukatzeko jardunaldi bakarra geratzen zaio igoera faseari, Eibartarraken aurkakoa

JOSEBA LEZETA

Miércoles, 1 de marzo 2017, 01:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak lidertza galdu du asteburuan Errenterian Beti Onaken kontra 1-0 galdu eta gero. Amaierarako zortzi minutu falta ziren etxekoek neurketako gol bakarra sartu zutenean. Igor Larrearen mutilak saiatu ziren Eztalara gutxienez puntu bat ekartzen, baina alferrik.

Billabona bigarren sailkatuak irabazi egin zuenez, puntu batez aurrea hartu dio Antzuolari igoera faseko euren multzoan. Hemeretzi dituzte lider berriek eta hamazortzi orain artekoak. Gainera, sei garaipeneko bolada eten egin zaio An-tzuolari.

Oraindik, dena den, lehiaketa luze joango da. Lehen itzulia betetzeko jardunaldi bakarra geratzen da, datorren asteburukoa. Eibartarrak azken sailkatua hartuko du etxean zapatu goizeko hamaiketan. Ordu bitxia. Izan ere, zapatu arratsaldeetan aritzen dira gehienetan AKEko senior mailako taldea. Hurrengoan, bigarren itzuliko aurrenekoan, Billabona oraingo liderra etorriko da Eztala. Garrantzitsuak izan daitezke hiru puntu horiek igoera gauzatzeko helburuarentzat.

Bi gol eta bi txartel gorri

Baita igoera fasean diharduten jubenilak ere puntu barik geratu ziren Usurbil lehen sailkatuaren aurka 1-2 galduta. Jon Etxezarretaren golak lehen zatian 1-0 aurretik jarri zituenean bazirudien norgehiagoka bideratzeko modua bazela. Baina bigarren zatia okertu egin zitzaien. Usurbildarrek bi gol sartu zituzten eta amaitzeko minutu gutxi falta eta arauzko denbora betetzear zela, bi txartel gorri ikusi zituzten an-tzuolarrek. Jokalari batek lehenengoa eta entrenatzaileak bigarrena protestatzeagatik.

Azkenaurreko postuan da orain Antzuola. Jubenilei, nagusiei bezala, partida bat falta zaie lehen itzulia betetzeko.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios