Diario Vasco

Emakume langileen argazkiak batzen dihardu Udalak

Martxoan erakusketa antolatzeko asmoz, emakumeak etxe barruan zein handik kanpo lanean erakusten dituzten argazkiak batzeari ekin dio Udalak. 'Antzuolako emakumeak lanean' gaia aintzat hartuta hainbat irudi erakutsiko dituzte: antzinakoak, gaur egungoak, taldeka, bakarka... Bihar, egubakoitza, da argazkiok udaletxera eroateko azken eguna. Hantxe bertan eskaneatu eta jabeei itzuliko zaizkie orijinalak.

Zinea domekan

Fantasiazko eta beldurrezko film laburren bilduma, 2014koa, ikusi ahal izango da domeka arratsaldeko sei eta erdietan Torresoroako areto nagusian. Helduentzako saioa da. azken hilabeteotako sortakoa. Bertsio orijinala emango dute, azpitituluak euskaraz dituena.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate