Diario Vasco

Lokatzak Bizikleta Festa egingo du umeentzat gaur arratsaldez eskolako patioan

Bi urtetik gorako neska-mutikoak euren bizikleta ala motor txiki eta kaskoarekin gaur arratsaldeko lauretatik aurrera izango den Bizikleta Festara gonbidatu ditu Lokatza Bergarako txirridulari eskolak. Gimkanak eta hainbat jolas antolatu dituzte euren ziklismorako zaletasuna bultzatzeko. Opariak ere banatuko dituzte parte-hartzaileen artean.

Futbola, gaur Eztalan

Futbol talde nagusiak igoera faseko lidertza sendotu nahi du Errenteriako Touringi irabazita gaur arratsaldeko lauretan Eztalan. Lau partidatan ilaran nagusitu dira etxekoak eta beste hiru punturen bila gogotsu irtengo dira zelaira.

Goizeko hamaiketan, Eztalan baita, kadeteak Arrasateren aurka ariko dira Gipuzkoa Kopan. Bihar, jubenilek 12:30ean igoera faseko neurketa dute Amara Berriren aurka Donostiako Martutenen eta infantilak 13:10ean Aretxabaletan ariko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate