Diario Vasco

Ekain Larreak brontzezko domina irabazi du Euskadiko kros txapelketan

Ekain Larrea kadete adineko korrikalaria Euskadiko kros txapelketako podiumera igo zen domekan Sopuertan, lasterketa hirugarren bukatu ondoren. Brontzezko domina eman zioten. Saio berean, bere anaia bikia Ibai hamabigarren sailkatu zen.

Miguel Abaituak irabazi zuen 14 minutu eta 59 segundotan, Oier Medinaren aurretik. Bizkaitarrak dira biak. Ekain Larrea, lehen gipuzkoarra, zortzi segundora helmugaratu zen eta Ibai, berriz, minutu bat eta hamabost segundora. Taldeka, bestalde, laugarren sailkatu ziren bi antzuolarrak Goierri Garaia euren klubarekin. Lau atleta hartu zituzten kontuan.

Lasterketa gehiago ere jokatu ziren. Aimar Larreak, aurreko bien anaia zaharrak, bederatzigarren egin zuen jubenil mailan, 20 minutu eta 29 segundotan. Minutu erdi atera zion Iñigo Cillero garaileak. Gipuzkoarren artean bosgarrena izan zen Iralatorre baserriko mutila.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate