Secciones
Servicios
Destacamos
JOSEBA LEZETA
Sábado, 14 de enero 2017, 01:00
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Elurrak eragozten ez badu behintzat, Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak Mutrikuri egingo dio aurre Eztalan gaur arratsaldeko lauretan. Igoera faseko bigarren jardunaldia da. Lehenengoan Villabonan 2-0 galdu ondoren, aurreneko puntuak eskuratzeko aukera dute etxekoek.
Mailaz igo ahal izateko ezinbestekoa dute puntuak ahalik eta azkarren pilatzen hastea. Mutrikuk berak hiru puntu dauzka. Berez, An-tzuolak irabaziz gero, harrapatu egingo luke. Lehiaketa hasi besterik ez da egin eta taldeak finkatuz joango dira sailkapenean.
Jubenilak, baita, igoera fasean murgilduta dira. Etxean banakoarekin ekin ondoren, bihar Eibarko Unbera joango dira Urkiren kontra jokatzeko. Arratsaldeko bost eta erdietan hasiko dira. Lehen fasean multzo berean aritu ziren bi taldeok. Beraz, elkar ondo ezagutzen dute.
Kadeteak atsedena dute asteburu honetan eta Eztalan beste partida bat baino ez da jokatuko, infantilena. Arrasateren bisita hartuko dute gaur goizeko hamaiketan.
Alebin mailako bi taldeak kanpora joango dira bihar. Mutilek Aretxabaleta izango dute zain eguerdiko ordu bat eta hamarrean. Neskek, berriz, Eibarri egingo diote aurre Ipurua ondoko zelaian ordu bata eta erdietan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.