Diario Vasco

Casamance-ko gatazkari buruzko ikuspegia erakutsiko du Montehermoson Manu Brabok

Urtarrilaren 14tik martxoaren 12ra arte, 'Hegoaldetik: Senegal. Manu Braboren begirada' erakusketa ikusi ahalko da Montehermoso kulturunean. Bakerako Lankidetza Batzarrea garapenerako GKEak antolatu du erakusketa, zeinak Garapenean Laguntzeko Zerbitzuaren diru-laguntza jaso baitu.

Manu Brabo prentsa-argazkilariak Pulitzer saria jaso zuen 2013an, eta 2014an egin zuen lan hau, Senegalen. Argazki guztiak Casamance eskualdean (Senegalgo hegoaldean) hartuak dira; MFDC-Casamanceko Indar Demokratikoen Mugimenduak eta gobernuko indarrek gatazkan dihardute bertan duela 34 urtetik.

Inaugurazio ekitaldian egileak berak, Manu Brabok, Lankidetzako zinegotziak, Jaione Aguirrek, eta ACPP/BLB elkarteko ordezkariek hartuko dute parte, eta ondoren hedabideentzako bisitaldi gidatua egingo du egileak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate