Diario Vasco

Mikel Arregi txirrindularia Debabarrena taldeko kide izango da aurten

Mikel Arregi karrerista antzuolarrak Debabarrena taldean emango du jauzia junior mailatik 23 urtez azpikora. Afizionatuen tropelean hainbat urte daramatzan Eibarko klubarekin ariko da aurten. Bergarako Lokatzan hasi, han urte batzuk eman eta azken denboraldia Oñatiko Ulma taldean egin ondoren, pauso berria dagokio 18 urteko txirrindulari honi. Hogeita urtez azpiko mailan beste antzuolar batekin, Aritz Kortabarriarekin, egingo du topo. Arregi baino urte bat zaharragoa da. Zarauzko Parking Geltokian aritu zen iaz eta izena aldatu duen egitura berean jarraituko du. Grupo Eulen da orain.

Mus txapelketa

Herriko mus txapelketa hasiko da gaur 22:30ean Mox tabernan lau kanporaketetako aurrenekoarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate