Diario Vasco

Anelkarrek, Eskolak eta Udalak Saharari laguntzeko kanpaina berria hasi dute

Iazko kanpainan batutako janarien irudia.
Iazko kanpainan batutako janarien irudia. / ANELKAR
  • Hainbat janari zein nagusientzako pardelak eta konpresak batuko dituzte datorren asteko zapatura arte

Saharako errefuxiatu kanpamentuetan dauden lagunei zuzendutako Piztu Itxaropena kanpaina abian da hamahirugarrenez. Anelkar elkartasun taldeak, Herri Ikastetxeak eta Udalak bultzatu eta antolatu dute. Hilaren 21era arte, datorren asteko zapatura arte, hara bidaltzeko jakiak zein nagusientzako pardelak eta konpresak jasoko dituzte lau lekutan: Aixa eta Amaia dendetan, Eroskin eta eskolan. Euskadiko Kutxan kontua ere zabaldu dute dirua eman nahi dutenen eskura.

«Kanpamentuetako egoera oso larria da», azpimarratu dute antola-tzaileek. «Tindufen, Aljerian, errefuxiatu sahararrek gaur egun jasaten duten krisi larria ahal den neurrian arintzea» du helburu kanpainak.

Jasoko dituzten janarien zerrenda honakoa da: arroza, lekaleak, azukrea, atuna eta sardinak oliotan, pasta eta olioa. Iraungitze-eguna egiaztatzea ere eskatu dute, gero kendu behar ez izateko. Janari hauek egokitu zaizkio Euskadiri Espainiako autonomia-erkidegoen artean aurrez egiten den banaketan.

2016ko zenbakiak

Iazko kanpainak aurreko urteetakoak baino emaitza hobeak eman zituen, kopuruei dagokienez behin-tzat. Guztira 649 kilo janari bildu zituzten, honela banatuta: 40 kilo azukre, 30 kilo atun, 108 kilo dilista, 180 kilo arroz, 91 kilo pasta, 54 kilo garban-tzu, 17 kilo baba eta 55 litro olio. Gainera, 38 konpresa kutxa -hogeikoak- bidali zituzten Tindufera.

Dirutan, berriz, Anelkarrek 2.000 euro zuzendu zituen kanpalekuetan bizi diren sahararrei laguntzeko eta harekin batera Santa Ageda bezperan kantura irten zen taldeak bildutako beste 808.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate