Diario Vasco

'Babesik gabe' zinema-zikloa martxan jarri du Montehermoso kulturuneak

Leonor Watling eta Tim Robbins, 'La vida secreta de las palabras' filmaren protagonistak.
Leonor Watling eta Tim Robbins, 'La vida secreta de las palabras' filmaren protagonistak.
  • CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearekin batera antolatu du egitaraua

Gasteizko Udaleko Kultura Zerbitzuaren menpeko Montehermoso kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak egin zuten 'Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa' deialdi publikoan hautatu zen 'Babesik gabe' proiektuaren barruan, zinema-ziklo bat aurkezten du Montehermoso kulturuneak, CEAR Errefuxiatuei Lagun-tzeko Batzordearekin batera.

Sarrera doan izango da, lekuak bete arte, eta proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, azpitituluekin. 14 urtetik gorakoei zuzenduta daude. CEAR-Euskadi batzordeak hautatutako lau film eskainiko dira zikloan. Saio bakoitzaren bukaeran, solasaldia izango da, errefuxiatuen egungo egoeraren inguruan.

Hauek izango dira datak eta filmak: Astearte honetan, hilak 10ean, 'La vida secreta de las palabras', Isabel Coixet. Espainia (2005). 120 minutuko iraupena izango du. Itsasoaren erdian, petrolio-plataforma bat dago. Gizonezkoek baino ez dute lan egiten bertan, harik eta istripu misteriotsu bat gertatzen den arte. Emakume bakarti eta isil bat (Sarah Polley) eramango dute bertara, aldi batez itsu geratu den gizon bat (Tim Robbins) zaintzera. Intimitate berezi bat joango da sortuz bien artean, sekretuz, egiaz, umorez eta saminez betetako lotura bat. Bat bera ere ez da kalterik gabe aterako hartatik. Iraganaren pisuaren inguruko film bat, giza harremanen eta pertsonek indarkeria gainditzeko duten gaitasunaren ingurukoa.

Urtarrilaren 17an berriz, Michael Winterbottomen 'In this World' pelikula. Erresuma Batua (2002). 88 minutu. Peshawarreko errefuxiatu-eremu batean bizi diren bi gazte afganiarrek, Enayat eta Jamalek, Britainia Handira bizitzera joatea amesten dute. Baina, Londreserako bidean jartzen direlarik, zailtasun ugari aurkitu dute bidean hara iritsi aurretik, Iran, Turkia, Italia eta Frantzia gurutzatu beharko baitituzte.

Urtarrilaren 24an, asteartea, 'Frozen River' pelikula, Courtney Hunt. Estatu Batuak (2008). 97 minutu. Ray Eddy bere ametsetako etxea erostekotan delarik, bat-batean desagertu egingo zaio senarra, apustuzale amorratua, eta dirurik gabe utziko, haurrekin bakarrik. Hura bilatu nahian dabilen bitartean, Lila Littlewolf ezagutuko du, neska indiar mohawk bat, zeinek dirua irabazteko modu bat proposatuko baitio. Arriskutsua da plana: legez lanpoko etorkinak pasatzea Kanadatik Estatu Batuetara, Saint Lawrence ibai izoztuan barrena. Mugetako patruilek zaintzen dituzte ibai-bazterrak. Eskaintza onartzera eramango du Ray desesperazioak.

Azken hitzordua hilaren 31n izango da. Egun horretarako 'Hotel Cambridge' izenburuko Elianne Cafferen pelikula eskainiko da. Brasil - Frantzia (2016). 100 minutu. Sao Paulo hiriaren erdian abandonatuta dagoen eraikin bat okupatzen duten aterperik gabeko eta errefuxiatuen ezohiko egoera erakusten duen filma. Kaleratuak izateko beldurrak egunez egun sortzen duen tentsioak agerian utziko ditu okupatzaileen dramak, poztasunak eta ikuspuntu desberdinak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate