Diario Vasco

Igoera faserako sailkatu da futbol talde nagusia Soraluzeri 4-2 irabazita

Futbol talde infantilak emaitza bikaina ekarri du Azpeititik.
Futbol talde infantilak emaitza bikaina ekarri du Azpeititik. / AKE
  • Jubenilek eta kadeteek galdu egin zuten eta infantilek, berriz, irabazi Azpeitin Oier Aranburuk sartutako bi goli esker

Lehen fasea buka-tzeko bi jardunaldi falta diren arren, Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak igoera faserako txartela poltsikoan du Eztalan Soraluzeri 4-2 gaina hartu ondoren. Hiru puntu horiek bi aurreneko postuetako bat ziurtatu diete Igor Larreak zuzendutako mutilei.

Ez zen partida erraza izan zapatukoa. Soraluze 0-1 aurreratu zen, Antzuolak 2-1 irauli zuen markagailua, baina atsedenaldira heltzerako bina ziren. Bigarren zatian 69. eta 80. minutuetan heldu ziren etxe-koen azken bi golak, erabakigarriak.

Aitzol Alonsok bi gol sartu zituen eta bana, berriz, Markel Letek eta Ander Aranak. Zortzi puntuko aldea du Bergara bigarren sailkatuarekin eta etxean ariko da geratzen zaizkion bi jardunaldietan.

Okerragoa izan zen asteburua AKEko beste bi talderentzat. Multzoko lider diren jubenilek 1-0 galdu zuten Oñatin Aloña Mendiren aurka. Bi puntura dituzte orain Urki eta Soraluze. Majo estutu da sailkapena.

Kadeteak lau gol hartuta itzuli ziren Arrasatetik. Halere, hirugarren segitzen dute.

Infantilak, aldiz, pozik amaitu zuten Azpeitin Lagun Onaken kontrako neurketa. Oier Aranburuk sartutako bi golek garaipena eta hiru puntu eman zizkieten. Laugarren daude multzoan.

Jubilatuen karta txapelketa

Landatxope jubilatu elkartearen karta txapelketa jokatuko da gaurtik egubakoitzera bitartean. Egun bakoitzean joko klase baten ariko dira Torresoroako euren egoitzan. Arratsaldeetan bilduko dira mahai inguruan izena emandako bikoteak: brixkan, tutean, musean eta punttoan. Urtero, Gabon inguruko festan banatuko dira sariak irabazleen artean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate