Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Futbol talde nagusiak etxean ditu gaurko neurketa eta hurrengo biak.
Igoera faserako txartela poltsikoan sartu nahi du futbol taldeak Soraluzeri irabaziz

Igoera faserako txartela poltsikoan sartu nahi du futbol taldeak Soraluzeri irabaziz

Arratsaldeko lauretan hasiko da Eztalan gaur jokatuko den neurketa bakarra

JOSEBA LEZETA

Sábado, 26 de noviembre 2016, 00:38

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

AAntzuola Kirol Elkarteko futbol taldeak erabat ziurtatuko du igoera faserako sailkapena Soraluzeri irabaziz gero gaur arratsaldeko lauretan Eztalan. Lidertzan dira Igor Larrearen mutilak, Bergara bigarren sailkatua zortzi puntura dute, hirugarrena eta laugarrena, berriz, hamarrera, ezinezkoa ematen du helburua ez lortzeak... baina beste hiru puntu pilatuz gero dena argi geratuko da.

Orain arteko bederatzi partidetatik zortzi irabazi eta bakarra galdu dute antzuolarrek, Bergarako hura. Eztalan hiru aldiz baino ez dira zelairatu eta hiruretan irten dira garaile. Hogeita zortzi gol dituzte alde eta hamaika baino ez aurka. Zenbaki horiekin ezinezkoa ematen du igoera faseak ihes egitea, oraindik atseden jardunaldia egiteko duten arren. Gainera, geratzen zaizkien hiru partidak etxean dituzte. Alderdi horretatik ere abantaila da.

Eztalan norgehiagoka bakarra da gaur. AKEko beste hiru talde kanpora doaz. Jubenilak, Oñatira Aloña Mendiri kontra egitera, arratsaldeko 16:30ean. Aurreko asteburuan Urkirekin hiruna bukatu ondoren, garaipenen bidera itzuli nahiko dute. Hauek ere lehen postuan dira sailkapenean 22 punturekin, baina alde txikiagoarekin. Bost puntura ageri dira Mondragon, Urki eta Soraluze hamazazpinarekin. Igoera fasean sartzeko azken bultzada eman beharko diote jokoari antzuolarrek.

Kadeteek goizez, 10:00etan, jokatuko dute Arrasaten eta infantilek, Lagun Onaki egingo diote bisita Azpeitiko Garmendipen ordu berean.

Bihar goizean, ordea, eskola futboleko taldeak izango dira Eztalan.

Aiherrara bidaia

Antzuolarrez eta ondo herrietako lagunez osatutako hogei bat laguneko taldea Aiherrara doa gaur autobusez hango baserri bat ikusi eta jabearen lur transmisio esperientzia ezagutzera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios