Diario Vasco

Ordu erdi atzeratu dute Emakumeen Nazioarteko Eguneko elkarretaratzea

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da gaur eta pare bat ekitaldi antolatu dituzte An-tzuolan. Elkarretaratzea ordu erdi atzeratu dute, hau da, zazpietatik zazpi eta erdietara. Herriko Plazan bilduko dira. Hari lotuta, puntu liladun zapiak saldu dira bi eurotan udaletxean, azken asteotan.

Afalostean, gaueko hamarretan, 'Prohibido recordar' pelikula emango dute Torresoroako areto nagusian. 1937tik 1944ra bitartean Saturrarango hondartzako bainuetxea emakume-kartzela bihurtu zuten Francoren aldekoek. Espainiako hainbat lekutatik ekarritako 4.000 emakume errepublikar giltzapean izan zituzten eraikin hartan. Historia hura dakar gogora filmak.

Ipuin kontalaria Olaranen

Landatxope jubilatu elkarteak antolatuta, Bonai Capote ipuin kontalari ginearrak saioa eskainiko du Olaran etxean gaur arratsaldeko bostetatik seietara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate