Diario Vasco

Bederatzi lagun, mendekotasuna dutenen familiei eskainitako ikastaroan

Mendekotasuna duten lagunen senitartekoen-tzat Udaleko Gizarte Zerbitzuek antolatutako ikastaroan bedera-tzi lagun hasi dira. Aurreko astean izan zuten lehen saioa. Pertsonen mobilizazio eta transferentziak landuko dituzte Olaran etxean.

Beste bost bilera egingo dira. Hurrengo biak datorren astean dira, martitzenean eta eguenean hain zuzen. Hurrengo hirurak, berriz, abenduaren 12an, 15ean eta 19an jarri dituzte. Izena emateko epea itxi bazen ere, norbaitek parte hartzeko interesa balu oraindik ere badu aukera. Zabalik daude ikastaroko ateak. Hala azaldu digute udaletxetik. Horretarako gizarte-laguntzailearengana jo dezakete. Torresoroan du bulegoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate