Diario Vasco

Bi langile hartuko ditu Udalak datozen hiru hilabeteetarako

Peoi eta garbiketa lanak egiteko bi lagun kontratatuko ditu Udalak hiru hilabeterako. Eskaeretarako epea etzi, martitzena, bukatuko da eta Lanbideren bitartez gauzatu behar dira. Udal langileekin batera jardungo dute aldi baterako bi beharginok. Eskatutako betebeharrak honakoak dira: eskola ziurtagiria, gidatzeko B-1 baimena eta, euskarari dagokionez, lehen hizkuntza eskakizuna gutxienez. Udal bulegoetan jaso daiteke informazio zabalagoa.

Pelikula egubakoitzean

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da datorren egubakoitza, hilaren 25a, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte ordurako. Arratsaldeko zazpietan elkarretaratzea egingo da Herriko Plazan. Puntu liladun zapiak ere salgai dira udaletxean azken egunotan. Bina euro balio dute. Eta gaueko hamarretan, berriz, 'Prohibido' pelikula emango da Torresoroan. Gerra ostean Saturraranen egon zen emakume-kartzelaren istorioa da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate