Diario Vasco

Hiru futbol neurketa jokatuko dituzte gaur Eztalan AKEko taldeek

Jubenil mailako futbol taldeak ligako partida du gaur arratsaldean Eztalan.
Jubenil mailako futbol taldeak ligako partida du gaur arratsaldean Eztalan. / AKE
  • Kadeteak goizeko lehen orduan ariko dira, infantilak eguerdian eta jubenilak arratsaldez

Antzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusia kanpora doa gaur, Eibarrera hain zuzen ere. Urki izango du zain arratsaldeko hiru eta erdietan Unben. Makina bat aldiz jardun dute elkarren aurka bi klubok maila desberdinetan.

Lidertza sendotu nahi dute Igor Larreak zuzendutako mutilek. Bergaran izandako labainkadaren ondoren, garaipenaren bidera itzuli da Antzuola eta orain arte bezain ondo eta sendo jarraitzeko asmoa du Bigarrenarekin abantaila polita dute, zazpi puntukoa.

AKEko beste hiru talde, berriz, etxean ariko dira gaur, goizeko bederatzi eta erdietan hasi eta arratsaldeko azken ordura arte, seiak bitarteane gutxi gorabehera. Futbol maratoia egingo da Eztalan. Kadeteak irtengo dira lehenik zelaira, bederatzi eta erdietan, Eibarko Urkiren kontra lehiatzeko hauek ere. Eguerdiko hamabiak eta laurdenetan infantilei helduko zaie txanda. Zestoa datorkie bisitan.

Bazkalorduko etenaren ondoren, azkenik, jubenilak igoko dira futbol zelaira Urkiren aurka arratsaldeko hiru eta erdietan jokatzera. Antzuolarren eta eibartarren artean gaurko hirugarren norgehiagoka izango da. Jubenilak ere sailkapeneko aurreneko postuan dira bigarrena baino lau puntu gehiagorekin.

Gaztaina erre jana

Urte sasoi honetako ohitura betez, Landatxope elkarteko jubilatuek gaztaina erre jana ospatuko dute gaur arratsaldeko seietan Torresoroako egoitzan. Eurek erreko dituzte gaztainak. Jai giroa ziurtatuta dute.

Herriko gaztaina erre jana, bestalde, hilaren 27an, bihar zortzi, jarri du Udalak Herriko Plazan. Zazpietan hasiko da hura.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate