Diario Vasco

Argindarra moztuko dute hainbat auzotan astearte gauetik asteazken goizera

Iberdrolak argindar zerbitzua etengo du herriko hainbat etxetan martitzen gauerdiko hamabietatik eguazten goizeko zazpietara, hau da, zazpi orduz. Zenbait hobekuntza egiteko asmoa du. Oharrak dioenez, «lanak adierazitako ordua baino lehen bukatuz gero, berehala itzu-liko genuke argindarra, aurrez abisurik eman gabe».

Antiguako, Errekaldeko eta Ibarreko etxe guztietan moztuko dute argindarra, bainta Irimoegibarrena, Irimoegigoienako eta Basaldeko hainbat baserritan ere. Kalegoiko azken zenbakiak ere ukituko dituzte, Antiguatik gertuen daudenak: 21, 22 eta 23.

Argazki lehiaketa

Argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea datorren astelehera arte izango da zabalik. Udaletxean aurkez daitezke. Antolatzaileek hiru maila bereizi dituzte adinaren arabera: 6tik 12 urtera; 13tik 18ra eta 19 urtetik gorakoak. Bina sari banatuko dira maila bakoitzean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate