Diario Vasco

'Euskararekin zer?' aurkeztuko du gaur Aitor Mendizabalek

Aitor Mendizabal pilotaria, Tolosako Beotibarren.
Aitor Mendizabal pilotaria, Tolosako Beotibarren. / LOBO ALTUNA
  • Umeekin egongo da pilotaria eskolan eta Kike Amonarrizek, berriz, hitzaldia emango du Olaran etxean

Aitor Mendizabal pilotariak 'Eta Antzuolan, euskararekin zer?' gaur arratsaldeko ekitaldia gidatuko du herri ikastetxean. Lau eta erdietan hasiko da. Neska-mutikoek murala margotuko dute, txokolate beroa banatuko da, umeentzat puzgarriak jarriko dituzte eta bosgarren mailakoek, bestalde, rap musika emanaldia eskainiko dute.

Euskararen hariari segiko dio ekitaldiak. Herriko eskolako ikasle izandako Aitor Mendizabalek haizea emango dio saioari. Hainbat aldiz telebistaz ikusi duten lagunak ondo-ondoan izango dute haurrek oraingo honetan.

«Murala egin nahi dugu umeekin eta gurasoekin batera», diote Udaletik. «Eurekin euskararen garran-tziaz berba egin eta Antzuolako egoera zein den azalduko diegu. Herri txiki batean euskaraz jarduteak daukan garrantzia ere azalduko dugu. Musika, dantza eta sorpresaren bat edo beste ere izango da».

Ekitaldia ez da hor bukatuko. Kike Amonarriz soziologo eta telebista aurkezleak 'Antzuolan euskara bidegurutzean: erabili ala baztertu' hitzaldia eskainiko du Olaran etxean arratsaldeko sei eta erdietan.

Euskal Telebistako hainbat saiotan parte hartu du Kike Amonarrizek gidoilari zein aurkezle lanetan: 'Hitz eta Pitz', 'Funtzioa', 'Hau da A.U.', 'Txiskola', 'Sikofonia'... 2006tik 2013ra 'Mihiluze' aurkeztu zuen Ilaski Serranorekin batera eta 2015eko irailaz geroztik 'Burubero' lehiaketako gidari da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate