Diario Vasco

Hiru garaipen eta berdinketa bat AKEko futbol taldeentzat asteburuan

Antzuola Kirol Elkarteko kadeteek bost garaipen pilatu dituzte liga honetan dagoeneko.
Antzuola Kirol Elkarteko kadeteek bost garaipen pilatu dituzte liga honetan dagoeneko. / AKE
  • Nagusiek sei gol sartu dizkiote Aloña Mendiri Eztalan eta jubenilek lider segitzen dute Soraluzen bina bukatu ondoren

Asteburu oparoa izan dute Antzuola Kirol Elkarteko futbol taldeek, infantiletatik nagusietara bitarteko mailetan behintzat. Lau partidatatik hiru irabazi eta bat berdindu egin dute, azken hau etxetik kanpo. Gainera, nagusiek zein jubenilek lider jarraitzen dute euren multzoetako sailkapenetan.

Antzuolak 6-0 gainditu zuen Aloña Mendi Eztalan zapatu arratsaldean. Atsedenaldirako 4-0 aurretik ziren Igor Larreak zuzendutakoak. Ibai Zabalok bi gol egin zituen eta bana, berriz, Aitor Alonsok, Markel Letek, Kepa Etxanizek eta Gorka Fernándezek. Zazpi puntura handitu dute bigarrenari ateratzen dioten aldea.

Jubenilek 2-2koa ekarri zuten Soraluzetik Merlyn Garcíaren golei esker. Orain 21 puntu dituzte, Mondragon bigarrenak baino lau gehiago.

Kadeteek Aloña Mendiren bisita hartu zuten baita Eztalan eta, nagusiek bezala, hiru puntuak etxean geratu ziren 5-3 nagusitu ondoren. Asier Lópezek eta Josu Bouzonek bina gol egin zuten. Bestea, Markel Unamuno. Hirugarren kokatu dira multzoan.

Infantilek beste era bateko norgehiagoka izan zuten Azpeitin Ikasberrirekin. Gol bakarrak, Xabier Larrearenak, 0-1 garaipena eman zien.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate