Diario Vasco

Aiherrara egun osorako irteera antolatu dute hilaren 26rako

Antzuolarrak Aiherrara egun osorako joango dira hilaren 26an, zapatua. Han lurra eta lursailak gazteei zela ematen zaien eta zenbait kasu ezagutze-ko aukera izango da. Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikariak hainbat argibide emango dizkie irteera honetan parte hartzen duten lagunei.

Antzuolako Udalak, Deba Garaia LGEk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioak antolatu dute. Hilaren 21era arte, hau da, bihar zortzira arte eman daiteke izena udal bulegoetan edo 656-781415 telefonora deituz.

Bizilagunak egitasmoa

Bertako familiak kanpoko jatorria dutenekin bazkaltzeko elkartuko dira gaur Bizilagunak egitasmoaren barruan. Antzuolako Auzokok bat egin du ekimen honekin. Mahaian jatekoa, ohiturak, bizipenak, kultura, jatorria, sinesmenak, hizkuntzak, esperientziak, pentsakerak, itxaropenak, bizimoduak... partekatuko dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate