Diario Vasco

Kike Amonarrizek euskarak Antzuolan duen erabilerari buruz berba egingo du

Kike Amonarriz soziolinguista, telebista-aurkezle eta txiste-kontalari tolosarra.
Kike Amonarriz soziolinguista, telebista-aurkezle eta txiste-kontalari tolosarra.
  • Soziolinguista eta telebista-aurkezle tolosarrak hitzaldia emango du eguenean Olaran etxean

'Euskara bideguru-tzean Antzuolan: erabili ala baztertu' izenburudun hitzaldia emango du Kike Amonarrizek Olaran etxean datorren asteko eguen arratsaldean, sei eta erdietan hasita. Azterketa baten jasotako datuak eta ondorioak mahai gainean jarriko ditu Euskal Telebistan ezaguna egin den soziolinguista, telebista-aurkezle eta txiste-kontalari tolosarrak.

Euskarari lotutako kontuetan aditua da Kike Amonarriz. Hain berea duen umorea erabat albora laga barik, sakontasunez aztertuko du gaia. Izenburua kontuan hartuz gero behintzat, interesa du.

Futbola Eztalan

Bere multzoko lidertza duen An-tzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiak Aloña Mendi bigarren sailkatuaren bisita hartuko du gaur arratsaldeko lauretan Eztalan. Sailkapenean lau puntuko aldea ageri da bien artean. Berez, emaitza bat ala bestea izan, aurreneko postuari eutsiko diote Igor Larrearen mutilek.

Beste oñatiar batzuk ere badatoz gaur Antzuolara. Goizeko hamaiketan kadete mailako neurketa dute etxekoek eta Aloña Mendikoek.

Gaur baita, infantilak goizeko hamarretan ariko dira Azpeitian Ikasberriren aurka eta jubenilak, arratsaldeko bostetan Soraluzen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate