Diario Vasco
Faemino y Cansado abenduaren 21etik 23ra izango dira Gasteizen.
Faemino y Cansado abenduaren 21etik 23ra izango dira Gasteizen.

Faemino y Cansado, gospela eta La Oreja de Van Gogh Antzoki Sarearen Eguberrietako programazioan

  • 2017ko lehen seihilekoan, Tricicle eta Cabaret etorriko dira Gasteizera

Udal Antzoki Sarearen 2016-2017ko Eguberrietako programazioak abenduaren 1etik urtarrilaren 4ra arte iraungo du, eta guztira 16 ikuskizun eskainiko ditu, horietako 13 Principal antzokian. La Oreja de Van Gogh eta Faemino y Cansado dira horien artean nabarmengarrienak.

Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok eta Udal Antzoki Sarearen arduradun Marta Monfortek aurkeztu dute gaur programazioa prentsaren aurrean.

Cantok adierazi duenez, Eguberrietako programazioak «ohiko ezaugarriak ditu: entretenimendua, hainbat musika-proposamen, dantza, familientzako ikuskizunak eta umore handia».

Principal antzokiko denboraldia abenduaren 1ean hasiko da: Euskararen Astea dela eta, 'Mami Lebrun' antzezlanaren bi emanaldi eskainiko dira. Abenduaren 10ean, berriz, gospelaz gozatu ahalko dugu, Black Heritage Choir taldearen 'Tributo a Aretha Franklin' ikuskizunarekin. Hurrengo egunean, hilaren 11n, 'Haur Abesbatzen XXV. Eguna' aurkeztuko da.

Abenduaren 14an, Udal Musika Bandaren 'The Queen Synphonic' emanaldia izango dugu; hilaren 15ean, 'Guerra, el musical', Albert Plá eta Fermín Muguruzaren eskutik, eta 16an, Georgiako Opera eta Ballet Estatu Antzokiaren konpainiak 'Six Dances' eta 'Pájaro de fuego' ekarriko dizkigu.

Plater nagusietako lehena abenduaren 17an iritsiko da: La Oreja de Van Gogh taldearen kontzertua, zeinean 'El planeta imaginario' disko berria aurkeztuko baitute. Hilaren 18an, Pep Bou, 'burbuilen magoa', izango dugu bistan, eta abenduaren 21etik 23ra bitartean hirian oso estimatuak diren bi umoregile, Faemino y Cansado, 'Quien tuvo, retuvo' ikuskizunarekin.

Azkenik, abenduaren 28an Aitzina Folk IV. Jaialdi Solidarioa amaituko da, Luar Na Lubre taldearekin, eta abenduaren 30ean 'Yllana 25' estreinatuko da. Denboraldia bukatzeko, Euskal Herriko Gazte Orkestrak (EGO) 'Safety last' filmaren soinu banda joko du urtarrilaren 4an.

Azaroaren 22an jarriko dira sarrerak salgai.

Gizarte etxeen sarea

Egun horietan gizarte-etxeetan ere bada ikuskizunik. Abenduaren 2an, Ibaiondon, 'Rudo' zirku proposamena ikusi ahalko da; abenduaren 16an, 'gizarte integraziorako antzerkia' programaren barruan, 'Bernarda Alba' eskainiko da Felix Petite an-tzokian, eta 22an, dantza proposamen bat Jim Aktual zikloaren barruan: 'El cielo ahora'.

2017ko aurrerapenak

Antzoki Sarearen arduradunak 2017ko programazioko ikuskizun batzuk aurreratzeko baliatu du aukera: batetik, 'XXI. mendeko flamenkoa' zikloaren barruko bost kon-tzertuak, otsailaren 4tik aurrera, eta bestetik, Kontzertu Handien Zikloaren hamabigarren edizioa. Horietaz gain, beste hauek nabarmendu ditu: Dani Martínen emanaldia, martxoaren 24an, Tricicleren ikuskizuna, maiatzaren 3tik 6ra bitartean, eta 'Cabaret, el musical de Broadway', ekainaren 8tik 11ra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate