Diario Vasco

Futbol maratoia ospatuko da domeka goizean Eztalan hainbat neurketarekin

Antzuolako alebin mailako nesken futbol taldea, Eztalan entrenamendua hasi aurretik.
Antzuolako alebin mailako nesken futbol taldea, Eztalan entrenamendua hasi aurretik. / AKE
  • Landatxopeko jubilatuek bihar zortzi egingo dute gaztaina erre jana Torresoroako egoitzan

Antzuola Kirol Elkarteak futbol maratoi bat antolatu du domeka goizerako Eztalan. Futbol eskolako hiru talde -bigarren eta lehen urteko alebinak zein neska alebinak- ariko dira bederatzi eta erdietan hasi eta ordu bata arte gutxienez.

Hiru talderen arteko lehiaketa izango da aurrenekoa, lehen urteko alebinena. Goizeko bederatzi eta erdietan bildu ondoren, Antzuolak, Lazkaok eta Ordiziak euren artean jokatuko dute.

Hamabiak laurden gutxiagotan bigarren urteko alebinek hartuko dute lekukoa Eibarri kontra egiteko. Ordu laurden geroago, eguerdiko hamabietan, neska alebinek ekingo diote euren partidari, eibartarren aurka baita. Batera ariko direnez, Eztalako futbol zelaia bi zati egingo dute. Luzetara jokatu beharrean, zabaletara prestatuko dute joko eremua.

Aita-ama eta senitartekoekin jende ugari bilduko da Eztalan.

Karta txapelketa

Landatxope jubilatuen elkarteak 46 lagun bildu zituen 'Bizitzaren azkenerako laguntzak' izenburuko hi-tzaldian, astelehenean Olaranen. Atzo Azpeitira joan ziren trenean bidaia egitera, baina azarorako beste hainbat ekitaldi dituzte.

Bihar zortzi, hilaren 19an, gaztaina erre jana dute Torresoroako egoi-tzan. Izena emateko egunak astelehena eta martitzena dira, arratsaldeko lauretatik seietara. Eta karta txapelketarako deialdia ere zabaldu dute: astelehenetik hilaren 28ra arte. Lehiaketa lau egunetan banatu dute: azaroaren 29a eta 30a eta abenduaren 1a eta 2a.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate