Diario Vasco

Liburutegia, irakurzaletasuna sustatzeko Maria Moliner lehiaketan saritua

Artxiboko argazkian, Eibarko liburutegia.
Artxiboko argazkian, Eibarko liburutegia. / F. MORQUECHO
  • Estatu mailako lehiaketa honetan sarituak izan diren 300 liburutegien artean egoteagatik 150 liburu jasoko ditu

Estatuko 300 liburutegi izan dira sarituak Hezkuntza eta Kultura Ministerioak, FEMP Espainiako udalerrien elkartak eta Coca-Cola Fundazioak antolatuta 17. aldiz deitu den Maria Moliner irakurketa sustatzeko lehiaketan. Horietako hamar EAEn daude, eta bakar bat da Gipuzkoakoa, Eibarkoa hain zuzen. Aurtengo ediziora 605 liburutegi aurkeztu ziren, eta hautatuak izan diren 300 horiek liburu sorta jasoko dute saritzat, irakurzaletasuna sustatzeko egiten duten ahalegina eredugarritzat hartu delako.

Guztira, Ministerioak finantzatutako 150 liburu jasoko ditu liburutegiak. Sariak esleitzeko erabiltzen diren irizpideek irakurzaletasuna sustatzeko duten programaren argitasuna eta interesa, planifikazio egokia, bideragarritasuna, originaltasuna eta teknologia berrien erabilera hartu dute aintzat. Ez da, gainera, Eibarko Juan San Martin liburutegiak sari hau jasotzen duen lehen aldia.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate