Diario Vasco

Iñigo Aranburu, bederatzigarren Legazpiko ziklo-krosean

Iñigo Aranburu (Eroski) txirrindulari antzuolarra bederatzigarren sailkatu zen atzo Legazpiko ziklo-krosean. Junior mailan aritu zen. Errepidean kadete bezala jardun ondoren, neguko denboraldi honetan mailaz igo da.

Xabier Murias (Balmabizi) irabazleak lau minutu eta 37 segundoko aldea atera zion Aranbururi. Neskekin batera osatu zuten tropela. Lehen urteko juniorren artean, berriz, bosgarren bukatu zuen Eroski taldeko kideak.

Telefono mugikorrak

Landatxope jubilatu elkarteak antolatuta, «telefono mugikorrak hobeto erabiltzen ikasteko» saioa egingo da Torresoroako bere egoitzan bihar goizeko hamarretan. Bakoitzak bere zalantzak azaldu ahal izango ditu eta elkar laguntzea da asmoa.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate