Diario Vasco

'Auzokoak'dokumentala Zaldibar antzokian ostegunean ikusiko da

Auzokoak dokumentala datorren ostegunean 19:30etan ikusiko da Zaldibar antzokian. Eskoriatzako Auzoko egitasmoak atsegin handiz gonbidatzen du 'Auzokoak' dokumental laburraren emanaldira. Elkarrekin eta euskeraz bizitzea posible da. Horixe da auzokoak dokumentalean Naima, Monica, Nagore, Ishor eta Leirek kontatzen duten bizipenatatik ondorioztatzen dena. Auzokoak dokumental hunkigarria eta gaurkoa da. Emanaldiak ordu erdi inguruko izango du eta ondoren elkarrekin dokumentalaren inguruko solasaldia izango da. Eskatzen da aurretik jakinaraztea joateko asmoa eduki ezkero, bai emailez adelaflorbelategui@gmail.com edota telefonoz 661746 376.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate