Diario Vasco

Zinea debalde, hileko azken domeketan Torresoroan

Pelikulak ikusteko aukera izango da berriz Torresoroan hilabete bakoitzeko azken domeketan. Urritik Aste Santura arte emango dira hilean behin eta doan. Jatorrizko bertsioak dira, euskarazko azpitituluekin. Etzi arratsaldeko sei eta erdietan hasiko da sorta 'The Shock Doctrine' filmarekin. Estatu Batuetan Michael Winterbotton eta Mat Whitecross zuendariek egina da 2009an. Historia garaikidearen inguruko dokumentala da, Naomi Kleinek ida-tzitako liburuan oinarritutakoa.

Zera dio pelikularen laburpenak: «Milton Friedmanen teorien jatorria aztertzen du Chicagoko Unibertsitatean. Baita teoriek azken berrogei urteetan praktikan izan duten aplikazioa ere, egoera oso desberdinak dituzten herrialdeetan: Pinocheten garaiko Txilen, Yeltsinen Errusian, Thatcherren Britainia Handian eta, duela gutxi, Afganistango zein Irakeko inbasioetan. 'The Shock Doctrine' obrak agerian uzten du Friedmanen ideologiaren alderik ilunena».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate