Secciones
Servicios
Destacamos
JOSEBA LEZETA
Jueves, 27 de octubre 2016, 00:05
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Antzuola Kirol Elkarteko hiru futbol talde aritu ziren azken jardunaldian eta guztiek urratu zuten punturen bat. Nagusiek atsedena hartu zuten, egutegiak aginduta, aurreko jardunaldian eta alebinek zein benjaminek datorren asteburuan ekingo diete euren ligeri, mutiletan zein nesketan.
Jubenilek berdinketa (2-2) ekarri zuten Zumarragan Urolaren aurka izandako neurketatik. Puntu honi esker lidertzari eutsi diote. Merlyn Garcíak eta Xabier Iparragirrek sartu zituzten golak.
Partida gorabeheratsua jokatu zuten. Aurreneko gola antzuolarrek sartu zuten, baina zumarragarrek 2-1 aurreratu ziren. Antzuolarrek ez zuten etsi eta binakoa lortu zuten.
Mutil kadeteen hitzordua, Aretxabaletako UDAren kontrakoa, emai-tza berarekin bukatu zen Eztalan: 2-2. Unai Murgiondoren eta Josu Bouzonen golek 2-0 abantaila eman zioten etxeko taldeari. Baina ondoren kanpokoek beste horrenbeste bider asmatu zuten ate aurrean.
Bosgarren dira sailkapenean AKEkoak zazpi punturekin: bi neurketa irabazi, hiru galdu eta bat berdindu dituzte.
Xabier Larrearen golak eman zizkion hiru puntuak estreinaldian talde infantilari. Lagun Onak izan zuten aurkari. Hamaika laguneko futbolean dihardute maila honetakoak ere.
Xabier Jauregi pilotaria
Xabier Jauregi kadete mailako pilotari antzuolarra Gipuzkoako Federazioak antolatutako teknifikazio entrenamenduetan ari da. Deba eta Urola eskualdeetako mutikoak Zestoan bilduko dira astean behin. Inguruko hainbat klubetako kideak izango ditu lagun antzuolarrak. Beñat Rezusta pilotari bergararrak egingo ditu talde honen irakasle lanak. Gipuzkoa osoan laurogei lagun aukeratu dituzte.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.