Diario Vasco

'Antzuolarrak munduan zehar' hitzaldi sorta berreskuratu nahi du Udalak

El grupo de teatro 'Oroimenak', en una de sus obras. El martes estará en Torresoroa.
El grupo de teatro 'Oroimenak', en una de sus obras. El martes estará en Torresoroa.
  • Atzerrian bizi diren herritarren parte-hartzearekin osatu nahiko lukete antolatzaileek

Duela bi urte eta erdi eskaini zen 'Antzuolarrak munduan zehar' hitzaldi sortako azken saioa Olaran etxean. Herritarrek batez ere oporretan egindako bidaiak jendaurrean azaltzeko balio zuen. Argazkiz janzten zuten nondik nora eta zela ibili ziren agertzeko. Batez ere jende gazteak azaltzen zituen bere esperientziak, baina helduek ere parte hartu izan zuten. Jende mordoxka biltzen zen saiootan irudiak ikusi eta bizipenen berri entzuteko. 2014tik, ordea, laga egin zitzaion egiteari.

'Antzuolarrak munduan zehar' egitasmoa berreskuratzeko asmoa du Udalak, Beñar Kortabarria alkateak agertu duenez. Kultura batzordearen bidez bultzada eman nahi dio egitasmoari. Herritarrek bidaietan bizi izandakoekin batera, gainera, atzerrian bizi eta lan egiten duten antzuolarrak bildu nahi dituzte hitzaldi sortara, hau aberastuz. Horretarako, hauek alderantzizko bidea egingo lukete. Hau da, euren opor edo jai egunetan Antzuolara etortzen direnean azalduko lukete euren egunerokotasuna. Besteek alderantziz egiten dute.

Alkateak berak esan duenez, Udalak «lehen pausoak eman ditu». An-tzuolarren laguntza eta parte-har-tzea derrigorrezkoak dira, nola ez, egitasmoa berreskuratzeko.

Teatro, el martes

El grupo de teatro 'Oroimenak', que pertenece a la Once, interpretará la obra 'La Soirée' el martes a partir de las seis de la tarde en el salón de actos de Torresoroa. Impulsa el acto la asociación local de jubilados. Este trabajo traslada al espectador a la época del Siglo de las Luces. La trama se sitúa en un castillo de la época, donde tiene lugar una farsa loca y divertida sobre unos años en los que cambió el rumbo del mundo. Este mismo grupo ya compuso en su día la obra 'Verdi que te quiero verdi'. El entretenimiento está asegurado.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate