Diario Vasco

Argazki onenaren egileak 200 euro jasoko ditu maila nagusian

Aurtengo argazki lehiaketara lanak aurkezteko epea azaroaren 21era arte izango da zabalik udaletxean. Parte-har-tzaile bakoitzari hiru lan aurkezteko aukera emango zaio, baina horietako bat baino ez da sarituko. Koloretakoak zein zuri-beltzezkoak onartuko dituzte eta izenburua eroan beharko dute.

Aurreko urteetan bezala, hiru maila bereizi dituzte antolatzaileek adinaren arabera: 6tik 12 urtera bitartekoa, 13tik 18rakoa eta 19 urtetik gorakoa. Azken honetako irabazleak jasoko du saririk handiena, 200 eurokoa hain zuzen. Bigarrenari 125 emango dizkiote. Erdiko mailan 45 eurokoa eta 25ekoa banatuko dira eta umeenean, bestalde, 25ekoa garaileari eta 15ekoa bigarrenari.

Adituek osatuko dute epaimahaia, kalitate teknikoa eta artistikoa zein orijinaltasuna kontuan hartuko dituztelarik. Aurkeztutako argazki guztiekin, azkenik, erakusketa antolatuko da Olaran etxean bi asteburuz: azaroaren 26 eta 27an eta abenduaren 3tik 4ra.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate