Diario Vasco

Eskola Sagasti auzo aldera handituko da, egun prefabrikatuak dauden lekua hartuz

Aurrefabrikatuak dauden lekuraino handituko da eskola.
Aurrefabrikatuak dauden lekuraino handituko da eskola. / ALBERDI
  • Erorketak saihesteko Kalebarrengo iturria kendu eta bi ur-hargune jarriko ditu Udalak leku berean

Herri eskolak eta Udalak duela urte batzuk egindako eskaerari baiezkoa eman dio eta eskolako eraikuntza handitu egingo da. Hain zuzen ere Sagasti auzo aldera haziko da, egun aurrefabrikatuak dagoen lekua hartuz. Beñar Kortabarria alkateak azaldu duenez, «2018 inguruan hasiko dira obrak. Nekeza ikusten dut handitze lanei aurrez ekitea». Lehenik proiektua idatzi beharko da eta Udalak, bestalde, herriko zonalde horrek dituen arauak aldatu beharko ditu eskolari lekua egiteko.

Obra honekin herri eskolako arduradunek ikusten dituzten premia eta beharrei erantzungo zaie. Kanpoaldeari dagokionez, pare horretako aparkalekuak kenduko dira. Oinezkoentzat espaloia baino ez da geratuko patiora arte. Han, oraintxe bezala, espaloia eta aparkaleku ilara lagako dituzte. Gaur egun, behin-behineko diren aurrefabrikatuak jarri zituztenetik, autoak lagatzeko tokiak desagertu egin ziren eta oinezkoek pasabide bat dute espaloiaren ordez.

Duela egun batzuk Udalak an-tzuolarrentzat antolatu eta oso jende gutxi bildu zuten bileretan Kalebarrengo iturria berritzeko asmoaren berri eman zuen baita alkateak. Gaur egungoa umeek erorketak izateko arriskua handia duenez, kendu eta ura edateko beste bi jarriko dituzte. Beñar Kortabarriak argitu zuenez, «batera iturburu beretik helduko da ura eta bestera, berriz, herrikoa». Obra ona hilabete gutxi barru oratzeko asmoa du Udalak.

Baita Lazareto etxe aurrean aparkalekuak jartzeari ere. Hamar-dozena bat prestatuko dituzte Errekaldeko auzotarren premiak betetzeko.

Gastronomia lehiaketa

Florentino Lamarianok eta Jose Mari Lezetak sukalde lanetan jardungo dute gaur eguerdiko hamabietan Donostiako Altza auzoko Altzatarra elkartean, Landatxope eta Debagoieneko jubilatuen izenean. Gipuzkoako gastronomia txapelketako finala da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate