Diario Vasco

Eskurtxo Eguna ospatuko da gaur Apotzagan giro onean

Eskoriatzako elizateak ezagutzeko abiatu zen egitasmoa da, Ezkurtxo Eguna gaur hasiko da. Orain hogei-bat urtez geroztik , urriaren 3. zapatuan ospatu ohi da. Urtero elizate baten egiten da. Zazpi elizate daude Eskoriatzan, baina inoiz Gatzaga ere sartu dute, nahiz eta herria izan. Aurtengoa hirugarren buelta izango da, eta Apotzagan egingo da. Bertan azkeneko aldiz 2007an egin zen. Herrira zabalik Arizmendi Ikastolak antolatzen duen ekimena Eskoriatzan.Bi urteko haurretatik hasi eta Lehen Hezkuntzako laugarren mailara artekoek Autobusa hartzeko 15:30etan Intxaurtxuetako geltokian izango da, eta bueltan berriz 19:00etan izango da Eskoriatzara. Ekintza aurretik Apotzagako San Bernabe ermita bisitatuko da.Aurtengo ekintzak, guraso baten eskutik, ipuin kontaketa, tiragomak, goitibehera,etab. eta tailerrak era izango dira. Eta amaitzeko txokolatada. Txokolatadarentzako edalontzia etxetik eraman behar da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate