Diario Vasco

Tomatearen astea hastear dago

Datorren egunetan izango da, Aretxabaletan.
Datorren egunetan izango da, Aretxabaletan. / D. CASTELLÓ/EFE
  • Datorren asteazkenetik, irailak 21, larunbata arte, irailak 24, fruitu honen inguruan jardungo duten ekintza mordoa egongo dira Aretxabaletan

Datorren egunetan tomatearen astea izango da Aretxabaletan. Datorren asteazkenetik, irailak 21, larunbata arte, irailak 24, fruitu honen inguruan jardungo duten ekintza mordoa egongo dira.

Irailak 21ean 'tomatea kontserban' tailerra egingo da, arratsaldeko 18:00etan Arkupean. 22an bertako tomateaz jardungo duen hitzaldi bat emango da eta 24ean azoka ekologiko batekin bukatuko da astea. Herriko plazan tomateen esposizio bat ere egongo da eta lehikate bat.

Parte hartzeko Arkupe kultur etxean edo turismoko orrialdean eman behar da aldez aurretik izena.

Temas