Borrar
Barrualdean ere
Debagoieneko Txakolinaren eguna igande honetan

Debagoieneko Txakolinaren eguna igande honetan

Otxia, Murgialdai eta Upaingoa txakolina erosteko eta dastatzeko aukera izateaz gain, eskualdeko txakolinaren inguruko hitzaldia eskainiko dute Jose Antonio Azpiazu eta Gerardo Elortzak

El Diario Vasco

Sábado, 2 de julio 2016, 10:18

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txakolinak aspaldi utzi zion itsasotik gertu dauden lurretako ardoa, urrutikoetakoan ere gero eta hedatuagoak baitaude txakolitarako mahastiak. Esate baterako, Debagoienan. Bertan badaramatzate lau urte Txakolin Eguna ospatzen, eta laugarrena igandea honetan egingo da, uztailak 3, Elgetako Ferixa Nagusiaren baitan.

Egunaren antolakuntzan Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak, Deba Garaia Landa Garapenerako Elkarteak eta Elgetako Udalak parte hartzen dute. Horiexek dira, hain zuzen, ekoizleekin batera eskualdeko txakolina sustatzen duten erakundeak. Txakolina ez ezik, eskualdeko garaiko eta bertako produktuak ere sustatu nahi dira Ferixa Nagusiaren barruan urtero ospatzen den ekitaldi berezi honen bidez.

Goizeko 10:00etatik aurrera Elgetan Debagoienean ekoizten diren eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenaren barnean dauden Otxia (Arrasateko Bedoña auzokoa), Upaingoa (Oñatiko Zañartu auzokoa) eta Murgialdai (Oñatiko Murgiako auzokoa) txakolinak egongo dira. Horiek erosteko eta dastatzeko aukera izango da, beraz.

Aldi berean, eguerdiko 12:00etan 'Txakolina eta Debagoiena' hitzaldia eskainiko dute Jose Antonio Azpiazu eta Gerardo Elortzak eta ondoren, txakolin desberdinen dastatzea egingo da Guillermo Castaños enologoaren eskutik eta bertan txakolin desberdinen bereizgarriak ezagutzeko eta dastatzeko aukera egongo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios