Borrar
Juanjo Nogueiras, futbol taldeko entrenatzaile berria.
Hamazortzi lagunekin hasi du futbol taldeak aurredenboraldia

Hamazortzi lagunekin hasi du futbol taldeak aurredenboraldia

Hilaren 8an arratsaldeko 7etan Ilintxaren aurkan jokatuko du Eztalan eta 12an Zumarragan Urolaren aurka

JOSEBA LEZETA

Miércoles, 2 de septiembre 2015, 00:52

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Juanjo Nogueiras An-tzuola Kirol Elkarteko futbol talde nagusiaren entrenatzaile berriak hamazortzi jokalarirekin ekin dio aurredenboraldiari. Joan den astean, abuztuaren 24an hain zuzen, egin zuten lehen entrenamendu saioa eta dagoeneko badakite noiz eta zein talderen aurka ariko diren ligako lehen jardunaldian. Arrasateren bisita hartuko dute Eztalan hilaren 19an ala 20an, ziur asko 19an arratsaldez. Zapatua da.

Lagunarteko partidak ixten ere badihardute entrenatzaileak berak eta zuzendaritza batzordeko kideek. «Oraingoz bi ditugu ziurtatuta», dio Nogueirasek berak. «Hilaren 8an, arratsaldeko 7ean, Eztalan Ilintxaren aurka jokatuko dugu eta hilaren 12an, zapatuan zortzi, Zumarragako Argixao futbol zelaian Urolaren kontra. Arratsaldeko lau eta erdietan jarri dute ordua». Bergaratik ez zuten deirik jaso joan den asteburuan Agorrosinen jokatu zen hiru taldeko lehiaketan parte hartzeko.

Lan handia du Juanjo Nogueirasek liga hasi aurretik. Iazko denboraldia bukatu zenean zalantzak zeuden zenbat futbolarik jarraituko zuten taldean. Mailaz jaitsi eta lehengo entrenazaileek alde egin ondoren, bazen beldurra. Taldearen jarraipena bera ere zalantzan jarri zen zenbait unez.

Baja asko ditu Antzuolak. «Oraingoz sei-zazpi lagunek segitzen dute», azaldu du prestatzaile berriak. «Ikusiko dugu datozen egun eta asteetan laga duten zenbait futbolari entrenamenduetara azaltzen diren ala ez. Esperantza badugu. Erdia baino gehiago berriak dira egun entrenatzen dudan taldean. Ateak zabalik ditugu etorri nahi dutenentzat». Besoak zabalik hartuko dituzte. Hamazortzi futbolari ez dira asko...

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios