Secciones
Servicios
Destacamos
PPLL
Jueves, 30 de julio 2015, 10:22
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Duela 600 urte Gipuzkoa barrenean gatz ekoizpenarekin hasitako proiektua ezagutzera eman asmoz, Leintz Gatzagako Gatz Museoak mundu digitalera jauzia egin du, eta horrela, web orri bat martxan jartzearekin batera, Facebook, Twitter eta Youtube sare sozialetan presentzia du dagoeneko, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.
Gatz Museoak sei mendez iraun zuen gatzari lotutako kultura eta historia kontatzen du, 1975. urtean gatzaren ekoizpena bukatu zen arte. Hala ere, museoa batez ere berreskurapen proiektua da, Leintz Gatzagako ondare kultural, industrial, produktibo zein arkitektonikoaren berpiztea, hain zuzen. Garai bateko artisau erako ekoizpenak bertako gatz lorearen eta Leintz markako gatzaren merkaturatzea ahalbidetu du.
Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla -gatza lortzeko galdarak- agertzen baitira. Gatz iturria herritik 250 metrora dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. «Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete», museoko ordezkariek azaldu dutenez.
Proiektu berria, Debagoieneko turismo gastronomikoa bultzatzeko plan estrategiko batean kokatzen da. Tradizioa, kultura eta ondare industriala XXI. mendeko ikuspegiarekin suspertzea du helburu.
Gatz Museoa bisitatzeko aukera asteazkenetik igandera dago, euskaraz 12:00etan eta gazteleraz 13:00etan. Helduak lau euroren truke sar daitezke eta haurrak edo 15 kideko taldean doazen pertsonak hiru euroren truke.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.