Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Alemanak. Alstensteing herriko Chistophorus gazte abesbatza.
Alemaniako Christophorus eta Arizmendiko abesbatzek parrokian abestuko dute

Alemaniako Christophorus eta Arizmendiko abesbatzek parrokian abestuko dute

PPLL

Sábado, 23 de mayo 2015, 00:05

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Arizmendi Ikastolako abesbatzak gonbidatuta Alemaniako Altensteig herriko Christophorus Kantorei gazte abesbatza maiatzaren 24tik 26ra gure bailaran izango da.

Ikastolako familiei esker gauzatuko da gazte kantari hauen bisitaldia, izan ere ikastolako abesbatzako kantarien eta alemana ikasten ari diren ikasleen etxeetan egonaldia egingo bait dute gazte alemanak, bide batez, kantuaz gain gure ikasleek hizkuntza elkartrukatzeko aukera ere izango dutelarik.

Hainbat ekintzen artean, jakina, kontzertu bat eskeiniko dute San Juan parrokian, bihar igandean, arratsaldeko 20.00etan, Arizmendiko abesbatzarekin batera.

Gaztez osatutako abesbatza bada ere Christophorus-Kantorei abesbatzak maila bikaina erakutsi du bere ibilbidean azken 50 urteetan hainbat sari lortu izan dituelarik Europan zehar.

Bigarren hezkuntzako eskola batean sortu zen eta bertako ikaslez osatuta dago. Maiatza ekaina bitartean Espainiako iparraldetik bira bat emango dute eta beraien bidaian Arrasatera etortzeko gogoa erakutsi zuten ikastolako abesbatzaren zuzendaria den Rakel Murgiondoren bitartez.

Astelehenean Gaztelupe bisitatuko dute, gero egun osoko txangoa egin ostean, erdigunera bisita gidatua egingo dute (18.00) eta Santa Barbara ezagutuko dute (19.30).

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios