Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
'Baga, biga, higa' hitzaldia eta kontzertua gaur Zabalotegin

'Baga, biga, higa' hitzaldia eta kontzertua gaur Zabalotegin

Arratsaldeko seietatik aurrera Mikel Markez eta Enaut Elorrietarekin, sarrera doan izango da

DV

Jueves, 29 de enero 2015, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur arratsaldeko 18:00etatik aurrera Mikel Markez eta Eñaut Elorrietaren hitzaldi-kon-tzertua ikusteko aukera izango da Zabalotegi Aretoan.

Euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena helburu dituen proiektua da 'Baga, biga, higa'; euskal musikagintzaren historia, erreferenteak eta zaletasuna sustatzeko proiektua.

Helburua da hurrengo belaunaldiei euskal musikagintza sakonago ezagutzeko, 'maitatzeko' eta bizi-tzeko bitartekoak eskaintzea. Iragana, oraina eta etorkizuna kontuan hartuta euskaraz sortutako musika protagonista da.

Bost ataletan banatu dute euskal musikaren historia: 60ko hamarkadara artekoa; 60ko eta 70eko hamarkadak; 80ko hamarkada; 90eko hamarkada eta 2000. urtetik gaur egunera artekoa.

Bestetik, hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili dituzte. Emango duten hitzaldiak parte-hartzaile eta ludikoa izatea du helburu, eskola magistraletatik urrun, pasioz bizi den mundu honi begirada propioa emateko eta ikus entzuleekin partekatzeko. Sarrera dohainekoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios