Borrar
Alardea. Euriak ez zuen batere aldaketarik eragin
Hirurehun pilotazale inguru bildu zituen Titín eta Mendizabal III.aren arteko lehiak

Hirurehun pilotazale inguru bildu zituen Titín eta Mendizabal III.aren arteko lehiak

Mairuaren Alardeko aurreneko hogei minutuetan euria egin zuen larunbata arratsaldean

JOSEBA LEZETA

Domingo, 20 de julio 2014, 00:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aitor Mendizabalen zaleek ezin izan zuten garaipenik ospatu egubakoitz gauean udal pilotalekuan. Erraz galdu zuen, 22 eta 10 hain zuzen ere, Titínen aurkako partida. Uste baino laguntza gutxiago izan zuen atzean, Zabaletak dozena bat huts egin zituelako. Aurkako bikotean, aldiz, Beñat Rezusta atzelari bergararra zartako ederrak emanez nagusitu zen.

Hogeita bi urte geroago Titínek bigarren aldiz Antzuolan jokatu izanak ikusmina sortu zuen. Hogeita bi urte hauetan pilotazale gehienen miresmena irabazi du eta nabaritu zen partida ostean. Umeak hurbildu zitzaizkion, eskumuturrekoa eskatzera lehenik eta uki-tzera, besterik ez bada, ondoren. Nagusiak, berriz, argazkiak atera zituzten berarekin. Tricioko pilotari handiak hurbildutako guztiei kasu egin zien.

Larunbata arratsaldean, bestalde, Mairuaren alardea ospatu zen. Euripean hasi eta hala iraun zuen aurreneko hogei minutuetan. Normaltasun osoz egin zen desfilea, inolako aldaketarik gabe. Atertu eta bukaera arte lauzpabost tanta baino ez ziren jausi.

Ikusle dezente izan zuen ekitaldiak, nahiz eta jendetzariz ez bildu. Ordubete eta hamar minutu iraun zuen guztira.

Herriko jaiei hogeita lau ordu baino ez zaizkie geratzen. Azken esprintean sartuta daude. Baina bada oraindik ikustekorik eta zertaz dastaturik.

Gaurko iragarritako ekitaldiak hauek dira: Goizeko 7:00etan, ogitartekoak txosnetan; eguerdiko 12:00etan, pintxoak eta sagardoa jubilatuen eskutik; 12:30ean, Eriz magoaren saioa Herriko Plazan; arratsaldeko 14:30ean, herri bazkaria, Ez dok moztuko bizarra-k antolatuta; 16:00etan, Fermín Valenciaren kantu saioa; ondoren, ur jolasak; 18:30ean, Zirko atrezzo taldearen 'Tira y afloja' zirku, musika eta dan-tza saioa; 20:00etan, Larrain dan-tza Oinarin taldeak gidatuta; 20.15ean, pintxo dastaketa, AKEk antolatuta; 20:45ean, Ezten giro, Herriko Plazan; gauerdian, hontzaren igoera.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios