diariovasco.com
Viernes, 25 julio 2014
claros
Hoy 18 / 22 || Mañana 18 / 22 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > >
Korrika 18k euskara ikasleak omenduko ditu urtarrilaren 26an Usurbilen

EUSKERA

Korrika 18k euskara ikasleak omenduko ditu urtarrilaren 26an Usurbilen

Kale animazioa, pintxoak eta erromeria egongo dira

26.12.12 - 11:52 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Korrika 18k euskalduntzen eta alfabetatzen ari diren pertsonak omendu nahi ditu, eta horretarako, ekitaldiz beteriko egitaraua prestatu du urtarrilaren 26an, Usurbilen, Korrikaren arduradunek jakinarazi dutenez.
Egun osoko egitaraua izango da. Goiz osoan zehar kale animazioa izango da trikitilari eta txarangekin. Arratsaldeko 13:00etan, bertsolariak eta kupelen irekiera egingo da, eta 14:30etik aurrera pintxoak dastatzeko aukera izango da. Arratsaldeko 16:30ean ekitaldi nagusia egingo da, eta 18:00etan erromeriarekin dantzatzeko aukera izango da. Bukatzeko, 21:00etan, Esne Beltza taldeak kontzertua emango du. Izen-emateak AEKren euskaltegietan egin daitezke; sarrerak hamar euro balio du, eta jana, sagardoa, kontzertua eta autobusa barne hartzen ditu.
Edizio honetan euskararen aldeko lasterketak zabaldu nahi duen mezuak euskara euskal herritarren elkarbizitzarako gakoa dela dio, elkarrekin bizitzeko, elkarri hitz egiteko, elkarri entzuteko eta elkar ulertzeko tresna. Baina, horretarako, euskal herritarrok euskal kultura ezagutzea eta euskara jakitea ezinbestekoa dela deritzote arduradunek.
Horregatik guztiagatik, Korrikak omenaldirik beroena eskaini nahi die euskara ikasle guztiei, "beren ahaleginarekin euskaraz bizi ahal izatea ahalbidetzen eta, beraz, elkarbizitzarako aukerak sortzen ari direlako".
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.