diariovasco.com
Miércoles, 22 octubre 2014
claros
Hoy 5 / 11 || Mañana 3 / 14 |
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Badator Lasarte-Oriako Euskararen VIII. Maratoia

LASARTE - ORIA

Badator Lasarte-Oriako Euskararen VIII. Maratoia

Urriaren 20an eta 21an ospatuko da

04.05.12 - 13:46 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Urriaren 20an eta 21an ospatuko dugu lasarteoriarrok Euskararen VIII. Maratoia. Euskararen VIII. Maratoia, Bihotzetik plazara! lelopean, larunbatean 20an goizeko 8:00etan hasi, eta igande 21 gaueko 24:00ak arte, etengabe, 40 orduko festa handi bat egingo dugu herrian.
Lau urtez behin egiten den festa da, herriko euskaldun eta euskaltzaleon artean oso kuttuna eta gustukoa.
1986an egin zen lehenengo aldiz Maratoia. Lasarte-Oriako euskaldunok 40 ordu euskaraz etengabe egiteko gauza ginela adierazi nahi izan zen, eta, bide batez, euskararen inguruan ahalik eta herriko jenderik gehiena biltzea eta euskaltzaleak elkarrengana biltzea lortu nahi zen, tirabira ideologikoak eta bestelakoak hautsiz. Helburuak oso ondo bete zituen lehenengo Maratoiak, eta izan zuen arrakastaren ondorioz, 4 urtez behin egiten jarraitzen dugu. Aurtengoa zortzigarrena izango da.
Euskararen Maratoiak oso ezaugarri bereziak ditu: partaide guztiek lasarteoriarrak izan behar dute (Lasarte-Orian jaio, bizi edo lan egin), oholtzako mikrofonoak ez du 5 minutu baino luzeagoko isilunerik izango, ahalik eta jende gehienak parte hartzea bilatuko da, eta eszenatokian zortzikote bat izango da programari jarraikortasuna ziurtatu eta giroa animatzeko (aurkezpenak egin, esketxak, abestiak...). Zortzikotearen lanak garrantzi handia du, eta gainera, Maratoiaren irudia izaten da bi egun horietan, horregatik, zortzikotea osatzeko garaian, hainbat gauza oso kontuan hartzen dira: adin espektro zabala izatea, euskaldun zaharrak eta euskaldun berriak egotea, emakumezkoak eta gizonezkoak paretsu izatea, eta abar.
.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.