diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Gizartea islatzeko tresna ezin egokiagoa da nobela beltza»

ELEBERRIA

«Gizartea islatzeko tresna ezin egokiagoa da nobela beltza»

Iñaki Irasizabalek ‘Igelak benetan hiltzen dira’ eleberria eman du argitara, bere seigarrena

20.04.11 - 09:08 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
donostia. Bere azkeneko hiru nobelak bezala, Elkar etxearen eskutik argitaratu du Iñaki Irasizabalek seigarrena duena, ‘Igelak benetan hiltzen dira’. Izenburua Joseba Sarrionaindiaren poema batetik hartu du Irasizabalek (Durango, 1969), eta eleberrirako lehendik ere landua duen genero bat hautatu: beltza. Irakurle bezala, oso gogoko ditu bai «nobela beltz-beltzak, baita gero eta ugariago diren hibridoak ere». Idazlearen ikuspegitik, berriz, generoa oso aproposa zaio bere helburuetarako, «errazkerian erori gabe irakurrerrazak diren liburuak» idatzi nahi dituelako, eta gehien interesatzen zaiona gizartea aztertzea eta islatzea delako, garai batean kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen haren jakin-minak bizirik jarraitzen duen seinale.
Irasizabalen liburu honek nobela beltzaren osagai nagusiak ditu, delitua eta ikerketa: kostaldeko herri txiki batean neska gazte bat desagertuko da eta, denbora pasa arren poliziak ez duenez ezer argitzen, neskaren aita, udaltzaina bera, hasiko da bere kabuz ikertzen eta bazterrak nahasten. Egilearentzat, ordea, osagai horiek ez dira garrantzitsuena. «Nobela honetan delitu larriak daude, baina garrantzia, nolabait esateko, gizartearen azterketan dago. Asko interesatzen zitzaidan kontatzea bazterrak nahasten haste horrek zein eragin zituen inguruan. Azken batean, uste dut nobela beltza, delituen inguruan ardatzen diren istorioak, gure gizartea islatzeko tresna ezin egokiagoa dela», dio.
Hori lortzeko, besteak beste, gertaerak ez ditu paraje exotikoetan kokatu, Euskal Herrian bertan baizik. Zehazkiago, Bizkaiko kostaldeko herri batean, udan beraneantez lepo eta neguan erdi hutsik egon ohi diren horietako batean, giza paisaia aldaketa hori ere asko interesatzen baitzaio.
Eszenatokia arrunta bada, pertsonaiak ere oso arruntak dira, egunerokoak. Xabier Mendiguren Elizegi editoreak, hain zuzen, industrian lan egiten duen Irasizabalen berezitasunen artean hori ere aipatu zuen: «Hurbiltasun handia du jende normalarekin, langile jendearekin, beste idazle askok ez bezala». Kontatzeko modua ere irakurle eta ikusle arrunten ohituretara moldatu du Iñaki Irasizabalek, deskripzio laburrak, elkarrizketak, ekintza ugari... Nobela beltzaren arau gehienak betetzen ditu ‘Igelak benetan hiltzen dira’ honek. Bat izan ezik: kasua erabat argitu gabe gelditzen da. Izan ere, «garrantzitsuena ez da hiltzailea aurkitzea, pertsonaiekin zer gertatzen den ikustea baizik».
En Tuenti
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.