diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Zazpi menderen bueltan

AZPEITIA

Zazpi menderen bueltan

Entzule ugari bildu ziren 700. urteurrena gogoratzeko lehen hitzaldian. 'Urola bailararen prehistoria' izan zen Azpeitiak herri gutuna jaso zueneko 700 urteak ospatzeko antolatu diren solasaldietako lehena

03.02.10 - 02:40 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Herritar ugari bildu zen astelehen arratsalde-iluntzean Sindikatu Zaharreko lokalean Azpeitiak herri gutuna jaso zueneko 700. urteurrena gogoratzeko antolatu diren ekitaldien arteko lehen hi-tzaldian. Julian Eizmendi alkatearen hitzaurrearen ostean, Alvaro Arrizabalagak 'Urola bailararen prehistoria' ri buruz luze eta zabal hitz egin zuen eta herritarrek galderak egiteko tartea ere izan zuten.
Mahai-ingurua, gaur
Gaur, asteazkena, ekitaldiekin jarraituz, mahai-ingurua egingo da. Azpeitiko Hiri Gutunaren zazpigarren mendeurrena gaitzat hartuta, hainbat hizlari eta aditu izango dira Sindikatu Zaharrean, 19:30etik aurrera.
Gazteleraz izango da oraingo honetan ekitaldia eta hizlariak honakoak izango dira: José Javier López Antón, historian doktorea da eta 'La fundación de villas en la formación de Gipuzkoa' gaia aurkeztuko du. Historian katedraduna den Jose Luis Orellak 'Gipuzkoa en la Edad Media' izango du gaitzat eta Luis Mª Martínez Gárate izango da hirugarren aditua mahai bueltan, 'Efectos de la organización territorial y foral medieval en la Gipuzkoa actual' gaiaz hitz egiteko.
Hitzaldi hauez gain, Udalak, herriko kultur talde, elkarte eta norbanakoen laguntzarekin, hainbat ekitaldi antolatu ditu urte guztian zehar Azpeitiak 1310. urtean herri gutuna jaso zueneko 700. urteurrena dela-eta.
Hil honetan, otsailean, esaterako, urteurrenaren eguneko ekitaldiak antolatu dira, hilaren 20an , larunbatean,baita eguna. Meza nagusiarekin hasiko dira egun berezi honetako ekitaldiak.
Aditu talde bat Azpeitiko historiaren liburuen bilduma egiten dihardu azken urte honetan eta egun honetan aurkeztuko dira lanak. Bestalde, herriko agiri zaharren erakusketa bat ere zabalduko da.
Horrez gain, ipuin bilduma bat ere argitaratuko da martxoan, 'Azpeitiaren historia marrazkitan' izenburupean, herriko argazki zaharren erakusketaz gain. Martxoan baita ere, azpeitiar trikitilariak gogoratuz, jaialdi berezia egitea aurreikusten da.
Jaialdi, mahai-inguru, tertulia eta hainbat kultur ekitaldi gehituko dira urtean zehar data esanguratsua gogoratzeko. Kultur ekitaldiez gain, festa itxura ere eman nahi die Udalak antolatutako ekin-tzei Iraurgi bailaran 1310ean sortu zen 'Garmendia' -ren izendapena, urte bat geroago 'Salvatierra' eta XV. mendearen erditik aurrerako dokumentuetan Azpeitia bezala agertzen den herria eta inguruko gertaerak gogora ekartzeko.
TAGS RELACIONADOS
En Tuenti
Zazpi menderen bueltan

Herritar askok hartu dute parte aurreneko hitzaldi honetan. :: E.A.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.