diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Nava Jeevan elkarteak eskerrak luzatzen ditu bere egitasmoak jaso duen harrera onagatik

ZUMAIA

Nava Jeevan elkarteak eskerrak luzatzen ditu bere egitasmoak jaso duen harrera onagatik

31.01.10 - 03:49 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Nava Jeevan elkarteak bere burua ezagutzera eman zuen pasa den urteko amaieran, Zumaian eta Azpeitian aurrera eraman zituzten zenbait ekitalditan. Zumaian Erribera kalean jarri zuten postu bat eta Udal Musika Bandak ere kontzertu bat eskaini zuen beraien alde. Azpeitian, berriz, Santo Tomas eguneko azokan postu bat izan zuten beraien egitasmoaren berri emateko. Orain, elkarteko kideek eskerrak eman nahi dituzte beraiek bideratzen duten egitasmoak aipatutako bi herrietan jaso zuen harrera ezin hobeagatik. Elkarteak margolan bat eta argazki bat zozketatu zituen Azpeitian, Santo Tomas egunean. Bi artelan hauen irabazleak Loli Landa (margolana) eta Nerea Larrañaga (argazkia) izan ziren.
Nava Jeevan zenbait gipuzkoarrek (tartean hainbat zumaiar) eratutako irabazi asmorik gabeko elkartea da. Haurrak Besoetako Egiteko eta Adoptatzeko Indiako Elkarteak (ISSA) Kalkutan dituen umezurtzen egoitzetan odoleko gaixotasunak dituzten haur asko bizi da. Nava Jeevan elkartearen asmoa haur horiei zuzendutakoa da; haiek bizitzeko eta bizi kalitate hobea izateko egiten du lan elkarteak.
Elkarteko kideek diotenez, «aurrera begira ere herritarron laguntza beharko dugu gure egitasmoak aurrera atera eta helburua lortzeko. Beraz, Nava Jeevan elkarteko bazkide egin edota diru laguntza eman nahi dutenek gurekin harremanetan jarri besterik ez dute. Animatu, denon artean lortuko dugulako».
Elkarteko kideekin harremanetan jartzeko 634454909 telefonora dei daiteke, info@nava-jeevan.com posta elektronikoko helbidera mezu bat bidali, edota 71 posta kutxatila, Zumaia helbidera idatzi.
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.