diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Gaur Kursaalen egingo den Bertso Eguneko ekitaldi nagusirako sarrerak, agortuta

CULTURA

Gaur Kursaalen egingo den Bertso Eguneko ekitaldi nagusirako sarrerak, agortuta

30.01.10 - 02:50 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Txartelak aurretik erosi ez dituztenek ezin izango dute bertatik bertara ikusi gaur Donostian egingo den Bertso Eguneko ekitaldi nagusia, 'Hustubetehustu' ikuskizuna, agortu egin baitira sarrerak. Hala ere, edonork izango du bertso giroaz gozatzeko aukera, bertsolariek eta bertsoek hartuko baitute eguerdi partean Boulevarda eta Alde Zaharra, hiru bertsolari bikote arituko direla deman. Saioa bera, urrutitik bada ere, bertsoa.com web gunean jarraitu ahal izango da zuzenean eta ETB3n, aurrez grabatuta, gaueko 22:00etatik aurrera.
Ikuskizun berritzaileak
1967an Uztapideri eskaini zitzaion aurreneko Bertso Egunetik hona -Bertsolari Eguna ere deitu izan zaio-asko aldatu dira gauzak, eta eguneko ekitaldi nagusia ere joan da urtez urte garai berrietara egokitzen, bertsolaritzaren inguruko berrikuntza ugarien lekuko. 1995 urtera arte omenaldi kutsua zen nagusi Bertso Egunean. Norabidea aldatu eta kontzeptualagoa bilakatu zen Bertso Eguneko ikuskizun nagusia ondoren, eta bide horri eutsi dio azken hamabost urteetan. Aurten, jaikina denez, Jorge Oteiza sortzailea izango da 'Hustubetehustu' ikuskizunaren ardatza. Txapelketa Nagusiaren ondorengo aurreneko Bertso Egunean, txapelduna eta txapeldun ohia ikusteko aukera izango dute, besteak beste, bertaratuek. Maialen Lujanbio, beste hemezortzi bertsolarirekin batera, bertsotan; Andoni Egaña, lana Unai Elizasurekin partekatuz, aurkezle gisara.
Aurkezleek proposatuko dizkieten bideetatik, bertsolariak -zortzik ardaztuko dute saioa, gainerakoak gonbidatu gisara azalduz-, Oteizaren unibertsoa bertsotara ekartzen saiatu beharko dira.
En Tuenti
Gaur Kursaalen egingo den Bertso Eguneko ekitaldi nagusirako sarrerak, agortuta
Videos de Cultura
más videos [+]
Cultura
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.