diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
San Anton zaldi lasterketa bihar Malkorbe hondartzan

GETARIA

San Anton zaldi lasterketa bihar Malkorbe hondartzan

Arratsaldeko 16:00etan hasiko da ikuskizuna, Gipuzkoa eta Bizkaiako leku ezberdinetatik etorritako 19 parte-hartzailerekin

23.01.10 - 02:18 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Bihar arratsaldean jokatuko da Malkorbe hondartzan Getariako Zaldi Zale Taldeak antolatutako San Anton Zaldi Lasterketaren VII. edizioa, aurten 19 partehartzaile izango duelarik, horien artean bakarra herrikoa: Egoitz Etxeberria, hain zuzen ere San Anton egunean Donostiako lasterketan bigarren izandakoa.
Lasterketa arratsaldeko 16:00etan hasiko da bihar, 16:30ak aldera izango den itsas-beherarekin bat eginez. Partehartzaileak, Gipuzkoa eta Bizkaiako puntu ezberdinetatik etorriak, lau tandatan banatuta hartuko dute parte (5, 5, 5, eta 4 tanda bakoitzean), hortik bina soilik sailkatuz finalerako. Ordubete inguru kalkulatzen dute antola-tzaileek luzatuko dela ikuskizuna, arratsaldean izanik aurten ere ez delarik gaztetxoen lasterketarik ez erakustaldirik izango. Zirkuitoa Malkorbe hondartzan kokatuko da, sorospeneko eraikinetik gertu, honen luzera hondartzaren egoeraren arabera momentuan erabakiko direlarik.
Sariak denentzat
Amaieran, parte-hartzaile guztiek izango dute saria. Irabazleak txapela jasoko du eta bigarren eta hirugarrenek trofeo bana, Udalak eskainita. Honetaz gain, parte-har-tzaile bakoitzak 100 euroko dirusaria eta pentsu saku bana jasoko du antolatzaileen eskutik, eta Getariako Txakolinaren Jatorrizko Izendapenak ere txakolin botila bana emango die opari.
Parte hartzaileak Gipuzkoa eta Bizkaiako txoko ezberdinetatik etorriko zaizkigu bihar: Lasarte, Zumaia, Elgoibar, Zornotza, Albistur eta abar luzea, aurten getariar bakarra izango delarik txapelagatik lehian, iaz ere parte hartu zuen Egoitz Etxeberria, iragan igandean Donostian garaipenetik gertu izan genuena. Ea bihar txapela janzten ikus dezakegun.
En Tuenti
San Anton zaldi lasterketa bihar Malkorbe hondartzan

San Anton Zaldi Lasterketaren VII. edizioa izango da jada biharkoa.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.