diariovasco.com
Domingo, 27 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
«Ferratzaile izateko bokazioa behar da»

ALBIZTUR

«Ferratzaile izateko bokazioa behar da»

Gaur egun, Gipuzkoa ia osoa zeharkatzen du bere tailer ibiltariarekin eta Nafarroan ere ibiltzen da, herriz herri, Albizturren bizi den ferratzailea. Aitor Larzabal irundarra lanbide bihurtu zuen duela urte batzuk bere zaldien afizioa

16.01.10 - 03:05 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Aitor Larzabal ferra-tzaile modernoa da. Ingeles erara ferratzen ditu zaldi eta behorrak eta herriz herri, bere todoterrenoa tailer ibiltaria bihurtu duelarik ibiltzen da. Kilometro ugari egiten ditu zaldien afizio lanbide bihur-tzea erabaki zuenetik eta hamaika istorio ditu kontatzeko tarteren bat hartzen duenean. Hori gutxitan izaten da ordea, zorionez. Irunen jaio eta Albizturren bizi den ferratzailea nahiko lanpetuta ibiltzen baita Gipuzkoan eta Nafarroan zaldi-behor zaletasuna gora egin duenetik. Gorakada horrek, zaletasunaz gain, ferratzaileari bere gustoko lanari esker bizitzeko aukera ematen dio eta horrela segitzeko ahaleginetan dabil.
Aitor Larzabal dioenez «ferra-tzailea izateko bokazio handia izan behar duzu. Lanbide gogorra da, fisikoki ondo egon behar duzu. Egunean 4 zaldi ferratuz gero nahikoa izaten da. Batzuetan 5-6 ferratzen ditut batez ere urrutira joaten naizenean, baina 4 animaliek nahiko lan ematen dute».
Gorakada Gipuzkoan
Nekeak neke, Larzabalek garbi uzten du gustokoa duela bere lanbidea berarekin hitz egiterakoan. «1999an hasi nintzen. Zaldiak gustokoak nituen eta ferraketari buruz informatzen hasi nintzen. Une hartan, langabezian gelditu nin-tzen eta bide honi heldu nion. 2002. urtean, Madrilera joan nintzen eta ikastaro bat egin nuen. Lau bat hilabete pasa eta gero piskanaka piskanaka ferrak jartzen hasi nintzen». Hasieran, bezero handirik ez, eta beste lanbide batzuekin ateratzen omen zen aurrera irundarra. «Hasi nin-tzenean ez nuen bezero asko, baino gustokoa nuen ferraketa eta eusten nion honi. Gero, ahoz aho, zabaltzen zen lan hauetan aritzen nintzela eta jendea deitzen hasi zen».
Ordutik telefono mugikorra bere laguna bihurtu da, bere 'ofizina' da. «Zaldi eta behorrak ferratzen hasi nintzenean sumatu zen Gipuzkoan zaldi eta behor gorakada. Jende askok belardi eta etxeko terrenoak garbiak mantentzeagatik jarri zituen, merkeak baitira eta gogoratu gabe, bezero kopuruak ere gora egin zuen. Lasterketa amaterrak ere hasi ziren ugaritzen eta horiekin batera guretzat, lana».
Zainketa berezirik ez dute behar abereak baina segidako bai eta Larzabalek dioenez «hilabete eta erdi bi hilabetetik behin komeni da ferratzea. Jende askok negu partean gutxiago erreparatzen dio horri, baina badira gainean egoten direnak eta nahiko lana izaten da». Larzabalek dioenez «Gipuzkoan ferra-tzaile profesionalak 4 bat gara eta beste lanbide batzuekin aritzen direnak beste 4-5 bat».
Ikasten Europan
Lana izateaz gain lanbide honetan hobetzen joaten aldekoa da irundarra eta horregatik ikastaro eta kongresuetan ere parte hartzen omen du. Askok bere kontura ikasten balin badute ere Aitorrek dioenez «Kataluinan 3 urteko ikasketak egin dezazkezu ferratzailea izateko, baina Europa mailan ia unibertsitateko titulo bat lortzeko adina ikasi behar duzu. Besteak beste, Alemania, Frantzia eta Ingalaterran ikasketa bereziak burutzeko ikastetxeak daude eta titulua lortzeko aditu batek eman behar dizu bere oniritzia».
Irundarra ikasteko grina sartuta duenez «egon izan naiz Europa mailan egindako kongresuetan eta gainera, ikastea eta hobetzea ezin bestekoak direla uste dut lanbide honetan ere eta horregatik gustatzen zait teknika berriak ikastea, atera-tzen duten materialari buruz informatzea eta gero bezeroei azaltzea. Badakit gauza asko ezin dituztela ordaindu baina saiatzen naiz nire lana ondo egiten eta ahal dudan zerbitzu onena eskaintzen».
Larzabalek dioenez «gaur egun, zaldiak ez dira erabiltzen lanerako garai batean bezala. Orain, lasterketetarako izaten dituzte eta hauen zainketa berezia denez, ferrak jar-tzeko sistema ere aldatu egin da. Amaterrak dira lasterketetan parte hartzen dutenak baina zaldi edo behorraren tendoiak, giharrak, hezurrak zaindu egin behar dira eta hori dena, ferra jartzerako garaian teknika bereziak eskatzen ditu».
Aitor Larzabalek bere lana ogibide du baina gustoko lana denez, berarekin hitz egiterakoan gustora aritzend en horietako bat dela garbi uzten du. Dena den, «zaldiak gustatu egin behar zaizkizu, etahorretaz gain beste kurisoitate bat izan behar duzu ikasteko eta mundu hau barrutik bizi».
En Tuenti
Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.