diariovasco.com
Sábado, 26 mayo 2012
sol
Hoy16 / 27||Mañana14 / 21|
más información sobre el tiempo
Estás en: > > >
Lauburu eraikina inauguratuta geratu zen agintarien bisitarekin

AIZARNAZABAL

Lauburu eraikina inauguratuta geratu zen agintarien bisitarekin

Erabilpen aunitza izango duen eraikin berrian pisu tutelatu bat dago. Besteak beste, Nekazaritza saileko Rafael Uribarren diputatua izan zen bertan

22.12.09 - 02:55 -
En Tuenti
CerrarEnvía la noticia

Rellena los siguientes campos para enviar esta información a otras personas.

* campos obligatorios
Cerrar Rectificar la noticia

Rellene todos los campos con sus datos.

* campos obligatorios
Igande goizean, hotza eta haizeari aurre eginez, hamaikak inguruan bertaratu ziren Lauburu eraikinarekin zerikusia izan duten pertsona gehienak. Nekazaritza arloko Rafa Uribarren diputatua, EtorLurreko Florentino Ugalde, Javier Herranz Osakidetza eta Urolako koordinatzailea, Maite Peñakoba, Elecnor enpresako lanen arduraduna Nahia, Arantxa Quintano eta Kepa Iturriaga, eraikinaren bi arkitekto, erredaktore eta zuzendariak etabar izan ziren inaugurazio ofizialean.
Egoitz Zulaikak agurra dantzatu ondoren, agintari guztiak herriko alkate Aizpea Manterola eta beste zinegotziekin eraikina ikusten egon ziren, ludoteka, proiekzio gela, eguneko zentrua, mendiku kontsultak, soinketa gela, informatika gela, liburutegia, bilera gela, sukaldea eta pisu tutelatua hain zuzen ere. Hamabiak aldera herritar guztiak zeuden gonbidatuak inauguraziora eta bertan eman zen aho gozagarria dastatzera.
Haizea eta argi indar eza
Igandetik astelehenera bitarteko gaua urduritasunez betea izan zen herritar askorentzat ikaragarrizko haizea izan genuelarik: kotxe ugariren alarmak jotzen, zabor ontziak iraulita, zuhaitzak errotik aterata, lehio, pertsiana eta ate hautsiak, teilak erorita, etabar.
Astelehen goizean suhiltzaile, perito eta langile ugari egon zen herrian egin beharreko lanak lehenbaitlehen amaitu nahirik. Arratsaldeko ordubietan berriz, herri eta inguruetako argia joan zen bi ordu eta erdiz. Ondorioz, guztira 2.500 bat pertsonen gain izan zuela eragina argi indarraren etenak.
En Tuenti
Lauburu eraikina inauguratuta geratu zen agintarien bisitarekin

Agintariak igande goizean, erabilpen anitzeko eraikinaren inauguraketa egin zenean, agurra dantzatu zuen dantziarekin.

Videos de Gipuzkoa
más videos [+]
Gipuzkoa
Diario Vasco

EN CUALQUIER CASO TODOS LOS DERECHOS RESERVADOS:
Queda prohibida la reproducción, distribución, puesta a disposición, comunicación pública y utilización, total o parcial, de los contenidos de esta web, en cualquier forma o modalidad, sin previa, expresa y escrita autorización, incluyendo, en particular, su mera reproducción y/o puesta a disposición como resúmenes, reseñas o revistas de prensa con fines comerciales o directa o indirectamente lucrativos, a la que se manifiesta oposición expresa.